

Izen-abizenak euskaratzeko kanpaina abiatu du Baztango Udaleko Euskera Zerbitzuak.Euskal izen-abizenak badituzu, baina agiri ofizialetan erdal grafian agertzen baldin badira, orain duzu hori aldatzeko aukera. Gaur egun egin beharrekoak oso errazak dira, eta denbora motzean egin daitezke erroldatuta zauden herriko Erregistro Zibilean edo udaletxean bertan. Hona eraman behar dituzun agiriak:
• Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez txikikoa bazara, gurasoena ere beharko duzu.
• Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Erregistraturik zauden tokian eskatu behar duzu.
• Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
• Familia liburuaren fotokopia. Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.
• Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu.
Martxoaren 17an eta 18an, stok azoka egingo [...]
Bildu, Nafarroa Bai eta Izquierda-Eskerrak [...]
xaloa@xaloatelebista.com | Desarrollado por 2.0 Diseño
