»Mumia Abu-Jamal-Nire bizi osoa espetxean, dokumentala abenduaren [...]

Mumia Abu-Jamal-Nire bizi osoa espetxean, dokumentala abenduaren 21an Erratzun

Mumia Abu-Jamal-Nire bizi osoa espetxean, dokumentala abenduaren 21an Erratzun

Publikazio data: 2011/12/15

2011eko abenduaren 9tik 10era doan gauean Mumia Abu-Jamal Filadelfiako polizia bat erailtzeagatik atxilotua, espetxeratua eta heriotzara zigortua izan zelako 30 urte beteko dira. Gau horretan gertatutakoaz kontraesankorrak diren bertsioak daude, ordaindutako lekukoak eta poliziak eta fiskaltzen estalitako frogak. Mumiak, pantera beltz ohia eta MOVE bezalako taldeei oihartzuna ematen zien kazetaria, bere errugabetasuna defendatu du beti.

Urtemuga hau dela eta, bere kasua gogorarazteko kanpaina berri bati hasiera eman diogu, bere askatasunaren lorpenerako bidean baliogarria izanen delakoan.

Gure lanaren ildoetako bat Mumiaren inguruko azken dokumentalaren hedapen global eta aldiberekoa izanen da, “Nire bizi osoa espetxean” izenburua duena (“In Prison My Whole Life”, 2011). Baztanen Erratzuko ZubiPuntan, abenduaren 21ean, asteazkena, iluntzeko 8:30etan zabalduko dugu dokumentala.

Xaloa Telebista. Baztan-Bertizarana-Malerrekako Zure Telebista