Bilatu
Nortzuk gara

Xaloa Telebista 1.997ko urrian hasi zen lehen irudiak emititzen. Lehenik astean behin, gero abendua hilabetean astean bi aldiz eta eguberrietako emanaldien ondotik, hau da, 1998ko urtarrila geroztik egunero emititzen hasi giñen. Euskerazko telebista zerbitzu hurbila emateko helburua izan genuen hasieratik.
Baztango udalak utzitako egoitzetan egon gara hasieratik, lehenik Elizondon eta gaur egun Oronoz-Mugairin. 3 pertsonako lantaldearekin eman genitugun lehen urratsak. Gaur egun 7 lagun lanean ari gra.
TOKIKOko (Euskarazko Toki Telebisten Elkartea) partide gara. Astero zenbait saio elkar trukatzen ditugu, horrela denon arteko ekoizpenarekin programazio parrilla osatuz.
AZPIEGITURA TEKNIKOA ETA EMISIO ESPARRUA:
Errepikagailuak ditugu: Gorramendi, Legate, Santa Leokadia, Askin eta Oronoz Mugairin. Emisio esparrua:Baztan-Bertizarana-Malerreka.
Euskararen sustapen, garapen eta normalizazioan izan dezakeen eragina ikusteko Xaloa Kultur Elkartean estatutuetako helburuak begiratu behar dira. Gure Estatutuetan garbi azaltzen den bezala Euskeraren erabilpena normalizatzeko sortu zen Xaloa Kultur Elkartea, Telebista bitartez; hortarako euskera hutsez emititzen dugu, euskeraren estima soziala berreskuratzeko eta euskeraz hitz egiteko ohiturak indartzeko. Eskualdeko garapen integralaren aldeko apostua egin dugu, desertizazioa eman ez dadin, bertako giza-jende, talde eta erakundeei lagunduz, adibidez: nekazaritza sektorea, gazteak bertan bizitzeko kontzientzia sortzeko asmoz.
Telebista sortzearen ondorio bat, lanpostuen sorrera izan da.
Euskeraren unibertsoan punttu ttiki bat bertzerik ez gara, baino garbi dugu eskualdean garrantzia dugula, arestion aipatutako helburuak lortzeko. Gure eskualdea berez euskalduna da, baino sozialki erdera baino estima guttiago du. Telebista euskera hutsez egitea euskeraren aldeko autoestima izugarri bultzatzen du. Ohituraz beraien artean erderaz aritzen ziren jendeak konturatu dire euskeraz badakitela eta orain euskera hizkuntz erreferenzia bihurtu da, elkarren arteko harremanetan. Konturatu behar da, gurea bezalako herri-telebista batetan, sekulako jendearen parte hartzea izaten dela, eta horrek suoposatzen du, urtean zehar, bertako herritar aunitz agertzen direla, euskeraren erabilera normalizatuz.
Bertzetik, Xaloa telebista integratua eta integratzailea da. Bertako berezitasunei eta beharrei egokitua eta erantzuna ematen ahalegintzen gara. Herritarrak etxekoak bezala sentitzea bilatzen dugu inolako diskriminaziorik egin gabe, euskera hutsaren erabilera baldintza bakarra izanik.
Euskeraren sustapen, garapen eta normalizazioan izan dezakeen eragina, Baztango Euskera Zerbitzuko teknikariak (Paula Kasares)-ek bere ikuspegia eskeintzen du atxikitzen dugun dokumentoan.
Albisteak
Izen-abizenak [...]
Doneztebeko ERREKA Kirol Elkarteak, urtero [...]
2011eko abenduaren 9tik 10era doan gauean [...]
bidali zure bideoak
xaloa@xaloatelebista.com | Desarrollado por 2.0 Diseño

